XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) telefono dei sinple bat egitea bururatu, ez zuen izenik, benetan.
Gainera, itzuli zinenean parre egiteagatik eman zizun, baina azaldu zinela abixatzeko komisaldegira deitu nuenean... ja, ja, orduan bai, orduan aurpegia aldatu zitzaizun.
Eta gainetik, ez zinen ba errita egiten hasi?
Istripuren bat izan zenuela pentsatu nuen.
Dei bat gutxienez beti egiten zenuen, baina hamar egun zure berririk jakin gabe... Uf!
Egia esan, oraindik ez dut ulertzen... hara,
Hemen aurrean edukiko bazintut, gaur jasoko zenuke sekulako masailekoa.
Danba!
Eta patxada ederrean geratuko nintzateke.
Dinbi eta danba!
Ez, amorrua baino gehiago!
Eli, gauza onetarako zure alaba zela, baina gainontzeko gauza guztietarako... nirea!
Ezin izan dut zure jarrera hori inoiz ulertu.
Houdini iheslariak baino abilitate haundiagoa zenuen Elirekin medikura joan behar zenean, edo eskolako bilera egunetan, edo erropa erosi behar zitzaionean edo lana pilatzen zen momentuetan... desagertu eta zure esistentziaren arrastorik ez uzteko ehundoko trebetasuna zenuen.
Gainera, badakizu zer den okerrena?
Zuri beti esajeratzen ari nintzela iruditzen zitzaizula.
Eta gauzak bere lekuan jartzen saiatzen nintzenean...
Eta gero... betiko kontua,